Ekintzak

¿Zer ekintza "Ezagutu Aukeratzeko" bultzatzen ditu? 


Programak Txorierri eskualdeko ikastetxeetan garatu beharreko hainbat ekintza hartzen ditu bere baitan:

 

  • Senide Topaketa

Derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen gurasoei eta tutoreei zuzenduta. Haren xedea da sentsibilizatzea eta orientatzea prestakuntza programek ematen dituzten gizarte eta lan irteeren inguruan. Horiei esker informazio gehiago edukiko dute seme-alabei lagundu ahal izateko haien etorkizun profesionala aukeratzen dutenean.

Data: 2019ko azaroaren 19

Ordua: 18:00etatik 19:30etara

Lekua: Kultur Birika (Derio)

Helbidea: Anboto Plaza, 5, Derio

Doako izen-ematea, lekuak bete arte

Izena emateko epea: 2019ko urriaren 31etik azaroaren 19ra bitartean. Utzi zure datual HEMEN

  • Zatoz eta zure esperientzia kontaiguzu :

Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta.
"Sektore desberdinetako profesionalek euren prestakuntza eta lan esperientzia hurbilduko dituzte ikastetxeetara."

 

  • Sektoreko informazio mahaia:

Batxilergoko lehen  mailako ikasleei zuzenduta. Eskualdeko enpresek eskualdeko jarduera ekonomikoaren errealitatea hurbiltzen dute ikastetxeetara, haien historia, xedea, ikuspuntua, jarduera, lanpostuak, langileen banaketa eta enpresaren politika (lanpostuak betetzeko dagoen aukera berdintasunari eta gaitasunei dagokienez) ezagutarazteko.

Lehenengo Mahai Sektoriala:
Data: 2020ko Urtarrila       
Lekua: Politeknika Ikastegia (Derio) Hizlaria: Begoña Aranzabe Garcia
Lanpostu: Sistema-Zuzendaria
Enpresa: ZIV

 

Bigarren Mahai Sektoriala
Data: 2020ko Urtarrila
Lekua: Politeknika Ikastegia (Derio) Hizlaria: Irene Rodríguez Ríos
Lanpostu: Gerentea
Enpresa: IDDTEK


 

 

  • Bisitaldiak enpresetara:

Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta. Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek aukera izango dute bisitaldi gidatua egiteko enpresa traktoreen instalazioetatik. Horrela bada, lehen eskutik ezagutuko dituzte, besteak beste, haren historia, xedea, ikuspuntua, jarduerak, lanpostuak, langileen banaketa, eta enpresaren politika lanpostuak betetzeko dagoen aukera berdintasunari eta gaitasunei dagokienez.

 

  • Egonaldiak enpresetan:

Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta. Goiz batean ikasle batek profesional bat lagunduko du haren lanaldian, eta bere anfitrioiak egiten dituen jarduera guztietan hartuko du parte, hala nola, elkarrizketa, bilera edota ohiko zereginetan.