Helburuak

¿Zeintzuk dira "Ezagutu Aukeratzeko" programa helburuak? 

  • Txorierriko Eskualdean indarra duten bi sektoreei (industria eta zientzia-teknologia) lotutako lanbideen eta irtenbide profesionalek eskatzen dituzten gaitasunen aldeko interesa sortzea, horretarako, ikasleei eta euren senideei lan hezkuntza mundua modu atsegin, eta ezberdin batez hurbilduz.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak informatu, orientatu eta prestatu, gaitasun eta trebezia ezberdinetan, etorkizunean hartuko dituzten erabakietarako, dagoen Heziketa eskaintza ezagutaraziz eta lanbide hauetarako behar diren gaitasunak zeintzuk diren argituz.
  • Norberak ikastea, ekimena eta lan kooperatiboa bultzatzea
  • Epe laburrean eta epe luzean egungo gazteak gizarte aldaketaren egile izan daitezen laguntzea.
  • Lanbidearen aukeraketa mugatzen duten genero rolak eta estereotipoak apurtzea, gehienetan mutilek aukeratzen dituzten irtenbide profesionalak neskek ere har ditzaten bultzatuz.
  • Enpresen gizarte erantzukizuna bultzatu, etorkizunean beraien langileak izango direnen prestakuntzan denbora emanez.enpresen hobekuntza lehiakorrari horrela lagunduz