Ezagutu Aukeratzeko

¿Zer da Ezagutu Aukeratzeko? 

Programak azpimarratu egiten du enpresen lehiakortasun-baliabide nagusietako bat: giza kapitala. Hori lortzeko, “Ezagutu aukeratzeko” ekimenak honako hau du oinarri: hezkuntza eta gaitasunen sorkuntza

 

Ezagutu Aukeratzeko programa 2009an sortu zen, Txorierriko Mankomunitatearen (Gazteria Zerbitzua), EGAZ Txorierriren eta Politeknika Ikastegia Txorierriren arteko lankidetzaren ondorioz. Xedea da bultzada berritzailea ematea eskualdeko gazteriaren orientazio sozio-laboralari. 2017an, “Ezagutu aukeratzeko” ekimena gazteriari eta enpleguari buruzko Gaztedi programaren barruan txertatu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Txorierriko Mankomunitatearen eta Erandioko Udalaren artean sinatutako hitzarmenaren bitartez.