Empresa-Profesional

Enpresa bat naiz, zer onura emango dizkit programan parte hartzeak?


Enpresarentzat kosturen bat al dago parte hartzeagatik?

Enpresarentzat ez dago inolako kosturik programan parte hartzeagatik. Programan parte hartzea inbertsioa da, lanaldi baten goiza, elkartasunez, egonaldia esleituta duen gazte bati emateko, haren etorkizun profesionalean laguntzeko.

Profesional bat naiz, zergatik hartu behar dut parte?

Zure zeregina ezinbestekoa delako. Parte hartuz gero, gazte batentzat etorkizunean merkatuan sartzeko beharrezkoak izan daitezkeen gaitasunak eta trebetasunak garatzen lagundu dezakezu.
Egonaldiari emandako interesa, maitasuna eta dedikazioaren araberakoak izango dira, neurri handi batean, programaren arrakasta eta gazte askoren etorkizuna.

Oso lanpetuta nago, denbora asko emango dit?

Inola ere ez! Proiektu honetan parte hartzeko zure denboraren ordu gutxi batzuk besterik ez dituzu emango (goiz bakarra) eta ikasle baten prestakuntzan lagunduko duzu. Garai hori funtsezkoa da haien etorkizuneko aukeraketen inguruan hausnartzeko eta erabakitzeko.

Enpresa bereko profesional batek baino gehiogok parte har dezakete?

Noski, zenbat eta profesional gehiago hobe!!
Profesional bakoitzak bere izen-ematea egin beharko du.

Nola har dezaket parte?

Egin klik   “ESKAINTZA EGONALDIA”  atalean eta bete datu guztiak. Jar ezazu arreta berezia zure posta elektronikoarekin eta enpresaren datu orokorrekin.

  • Eskatutako egonaldi kopurua hartu nahi dituzun ikasleen kopurua da.
  • Egonaldien egunak, egonaldiak noiz gauzatuko diren.
  • Arlo profesionala zure lanpostuaren arlo orokorra da, ikaslea bertan hartuko dela kontuan hartuta.
  • Titulazio akademikoa zure jarduera profesionala garatzeko behar izan duzu titulazio arautua da (kontuan hartu titulazio batzuen izenak aldatu direla azken urteotan).
  • Lanpostuaren deskribapena eremu irekia da. Bertan, lanpostuaren ezaugarri nagusiak eta hura behar bezala betetzeko behar diren gaitasunak eta trebetasunak deskribatu ahalko dituzu.

Egiaztatu inprimakia behar bezala beteta dagoela (* ikurra duten atalak derrigorrezkoak dira) eta bidali.
Berehala jarriko gara zurekin harremanetan zure eskaintza baieztatzeko eta jarraitu beharreko urratsak azaltzeko.